'Polimaitasuna' gaia landuko du Zumaiako Asanblada Feministak larunbatean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko otsailaren 24a

Zumaiako gazte topaketa gaztetxean. (Egilea: Aiora Larrañaga) Zumaiako Asanblada Feministak ostiralerako eta larunbaterako hainbat ekimen antolatu ditu. Alde batetik, ostiralean 22:00etan Arrakala izeneko dokumentala botako dute gaztetxean eta horrekin batera afari-merienda egingo dute bertaratzen direnek. Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartea? Nola eragiten digu heteroarauak bizitzan eta harremanetan? moduko galderak jorratuko dituzte. «Galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian eginiko proiektua da Arrakala. Heteroarauaren ingururko gaiak landuko ditugu, hala nola, familia zein elkarbizitza egoera desberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu-genero sistemak guzti horretan duen eragina» azaldu dute Zumaiako Asanblada Feministatik. Bestetik, larunbatean 11:00etatik aurrera polimaitasunaren inguruko tailerra egingo dute gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide