David Garcia eta Lourdes Colomo irabazle Zumaiako Herri Lasterketan

baleike.eus Aktualitatea. 2015eko otsailaren 21a

Eguraldi txarrak ez ditu korrikalariak kikildu, eta aurten ere ehunka korrikalarik hartu dute parte Herri Lasterketan. Garcia eta Colomo izan dira azkarrenak 10 kilometroko proban.
David Garcia Gil durangarrak eta Lourdes Colomo Artolak irabazi dute aurtengo Herri Lasterketa. Garciak 32:58ko denbora behar izan du gizonezkoen artean aurrena iristeko helnugara, Gillaume Roosset (33:21) baionarraren eta Ibon Bengoetxea lekeitiarraren aurretik. Emakumeen lasterketan, Lourdes Colomo zizurkildarra (39:58), Helene Alberdi bilbotarra (40:48) eta Irati Etxaburu zarauztarrarentzat  (41:20), izan dira podiumeko hiru postuak. Jarraitu irakurtzen Haurren, helduen eta patinetakoen argazki bildumak Baleike.eus webgunean daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide