Zumaiako bertsolari tradizionala

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 19a

Asteartean hil zen Jexux Iruretagoiena Baxakarte 74 urte zituela, gaixotasun luzea pasa ondoren. Herri mugimenduan murgilduta izan zen beti Irureta- goiena, bertso munduan eta euskararen alde borrokan.Joanito Dorronsorok Zumaiako Bertso Eskolaren izene...

Asteartean hil zen Jexux Iruretagoiena Baxakarte 74 urte zituela, gaixotasun luzea pasa ondoren. Herri mugimenduan murgilduta izan zen beti Irureta- goiena, bertso munduan eta euskararen alde borrokan.

Joanito Dorronsorok Zumaiako Bertso Eskolaren izenean idatzitako agurrean, Zumaiako bertsolari tradizional bakarra zela adierazi du, Oikiako Iñaxi Etxaberekin batera. «Eskerrik asko gure herriari, euskarari, bertso munduari eta batez ere gure bertso eskolari eman dioan guztiagatik» esanez amaitu du Dorronsorok Jexux Iruretagoienari agurra.

Zumaiako ezker abertzaleak ere agurtu nahi izan du Baxakarte. «Militante nekaezina, abertzale eta borrokalaria, azkenera arte herria eta euskararekiko konpromisoa erakutsi duena», azpimarratu dute. «Har ezak atseden Jexux, herri aske eta euskalduna lortzea izango duk egingo diagun omenaldirik onena».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide