Hilaren 25ean hasiko da 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa Zumaian

Onintza Lete Arrieta 2015eko otsailaren 17a

Euskara bestela ez garaAsteazken honetan hastekoa zen Zumaiako Udaleko Euskara Sailak laugarrenez antolatu duten egitasmoa, baina hizlariak ezin izango du Zumaiara bertaratu, eta txandapasa egin, eta hurrengo asteko hitzaldiarekin ekingo diote hitzaldiei. Iñaki Iurrebasok eman behar zuen lehen hitzaldia, baina martxora atzeratuko dutela jakinarazi dute. Iurrebasok azalduko du 1981-2011 artean EAEn zer bilakaera soziolinguistiko egon den herri euskaldunetan. Azken orduko aldaketa horrengatik, lehenengo hitzaldia Josu Waliño zumaiarrak eskainiko du datorren asteazkenean, hilaren 25ean. 18:30ean,  Alondegiko Oxford aretoan izango da. Saio guztiak ordu eta toki berean izango dira. Puntueus fundazioko lehendakariak .eus domeinua izango du hizpide. Hurrengo saioaren izena Hizkuntza eta kulturaren garraio, bidegorriak da, eta Lorea Agirre ariko da hizlari. Hizkuntzaz, nortasunaz, kulturaz... hausnartuko du. Martxoaren 4an izango da hitzaldi hori. Martxoaren 11n, berriz, Ekolingua saioa Zumaian hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du Iñaki Markok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide