Euskotrenek autobus zerbitzua indartuko du inauterietarako, Azpeititik Azkoitira eta Zumaiara

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 13a

Igande eta astelehen gauerako autobus gehiago jarri dituzte Azpeititik Azkoitira eta Zumaiara joan-etorriak egiteko.

Euskotrenek Azpeititik Azkoitira eta Zumaiara bitarteko autobus zerbitzua indartuko du inauterietarako. Beraz, igande eta astelehen gauean autobus gehiago jarriko dituzte herri horietatik joan-etorriak egiteko. Honakoak dira ordutegiak:
  • Azpeititik Azkoitira: 01:00etan, 02:00etan, 03:20ean, 04:00etan eta 05:20ean, anbulatorio paretik abiatuta.
  • Azpeititik Zumaiara: 02:30ean eta 04:30ean, anbulatorio paretik abiatuta.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide