Janari bilketa kanpainak erantzun "bikaina" izan du, 2.800 kilo bildu dituzte

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko urtarrilaren 30a

Darahli Elkarteak egindako janari bilketa. Gazteen atzean bidaliko diren kaxak. (Iturria: Darahli Elkartea) Aljeriako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren mendebaldeko sahararrentzat ahalik eta elikagai gehiena biltzea zuen helburu Darahli Elkarteak pasa den astean abiatu zuen janari bilketak eta zumaiarren erantzuna "bikaina" izan dela aitortu du elkartetik. "Atuna, azukrea, pasata, lekaleak eta arroza dituzten 190 kaxa bildu ditugu, 2.8000 kilo gutxi gora-behera; baita 10 poltsa handi konpresa ere". Iaz baino gehiago bildu dute aurten eta Darahli Elkarteak kanpainan parte hartu duten zumaiar guztiei eta herriko ikastetxeei "eskerrak eman" nahi izan dizkie. Otsailean irtengo da karabana errefuxiatu kanpamenduetara eta bildutako janariarekin batera Darahli Elkarteak 21 eguzki plaka ere bidaliko ditu behar handia duten familientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide