Beheko Plazaren eta Zuloaga Plazaren arteko pasabidea. (Iturria: Zumaiako Udala)
Beheko plazaren eta Zuloaga plazaren arteko bidea oinezkoentzat egokitu dute Beheko plazako zorua eraberritzearekin batera. Orain arte itxita izan da, baina gaurtik aurrera 09:00etatik 12:30era irekita izango da astelehenetik larunbatera. Igandetan, berriz, itxita izango da, Erribera kalea bezala.
Bestalde, Zumaiako Udaletik jakinarazi dute Beheko plazan dagoen kioskoa ere laster izango dela martxan. Kioskoaren urtebeteko lagapena aste honetan sinatuko da, eta datorren astetan irekitzeko asmoa du arduradunak.