"Legearen arabera" egindako udal aurrekontua eskatu du Zumaiako EAJk

baleike.eus Aktualitatea. 2015eko urtarrilaren 28a

Abenduan onartu ziren 2015eko Zumaiako udal aurrekontuak, eta haren aurkako erreklamazioa aurkeztu du Zumaiako EAJk, «udalak erretiratu eta indarrean dagoen legediaren arabera birformula dezan». EAJko zinegotziek ez zuten bozketan parte hartu, aurrekontu proposamena legearen kontrakoa zela argudiatuta, udal kontu-hartzaileak egindako aurkako txostena oinarri. Aurrekontuak %3,87ko igoera aurreikusten du udal langileriaren atalean, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren legearen 20. artikuluak dio ezin dela inolako gehikuntzarik egin hor. Gainera, EAJk salatu du udalak ez diola Aldundiari inolako txostenik eskatu bere erabakia bermatzeko.  «Inola ere ez gaude langile talde baten aurka», argitu dute. Bestalde, Xeyko lursailaren balizko salmentagatik aurreikusi den diru sarrera ere ez dela errealitatean oinarritzen kritikatu dute, kontu-hartzaileak berak jakinarazi duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide