Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte berria hasita, matrikulazio epea zabaldu du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak bigarren bost hilabeterako. Alde batetik ohiko eskaintza aurkeztu dute; dantzak, Musika Tailerra, Musikoterapia, Informatika Musikala, Harmonia eta musika tresnak ikasteko aukera izango da bertan. Tronpa, Tronboia, Bonbardinoa, Tuba, Tronpeta, Oboea, Biolina, Zeharkako xirula, Klarinetea, Saxofoia, Eskusoinua, Gitarra klasikoa, Gitarra elektrikoa, Baju elektrikoa, Pianoa, Perkusioa, Trikitixa, Panderoa eta Txistua dira eskaintzen dituzten musika-tresnak.
Ohiko ikasgaiez gain, ikastaro bereziak ere antolatu dituzte: txalaparta, dultzaina, dantza terapia, dantza garaikidea, dantza klasikoa eta dantza afrikarren ikastaroak.
Izena ematea zabalik
Hurrengo bost hilabetekoan ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute urtarrilaren 30 bitartean; horretarako Ubillos Jauregira gerturatu daitezke interesatuak astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta astearte eta ostegunetan 10:30etik 12:30era. Informazioa gehiago nahi dutenek 943-86 11 83 telefono zenbakira hots egin edo mueszu@hotmail.com helbidera idatzi dezakete.