Itxas Gain Elkarteak ate ireki saioa egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

Herritarrak piraguara gerturatu daitezen Itxas-Gain Piragua Elkarteko egoitza eta azpiegiturak ezagutzeko aukera izango da bihar 10:00etatik 13:00etara. Gainera, 11:00etan klubeko kide guztien arteko lehiaketa antolatu dute, festa modura. Ondoren, familia argazkia aterako dute, eta nahi duen guztiak parte hartu dezake jaian. Amaitzeko, mokadutxo bat banatuko da bertaratzen direnen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide