Hondakinen bilketa sistema hobetzeko lehen urratsak eman dituzte Zumaian

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 8a

[caption id="attachment_121711" align="aligncenter" width="300"]Zumaian hondakinak jasotzeko gunea. (Iturria: Zumaiako Udala) Zumaian hondakinak jasotzeko gunea. (Iturria: Zumaiako Udala)[/caption] Abenduaren amaieran hitzarmena onartu zuen Zumaiako Udalak Bildu eta Aralarren aldeko botoekin eta  datozen hilabeteetan bilketa sisteman emango diren aldaketak eta horiek ezartzeko urratsak zehaztu zituzten bertan. Zumaiako Udalak "hartutako konpromisoekin irmo" jarraitzen duela berretsi zuen eta errefusaren eta organikoaren biketa sistema aldatzeko pausoak ematen ari dela azaldu. Bilketa sistema berriarekin, etxeko hondakinak jasotzeko 70 puntu jarriko dituzte Zumaian errefusa eta organikoa biltzeko; txipa izango dute edukiontziek eta egunero bota ahal izango dute herritarrek hondakina edukiontzi horietara. Horretaz gain, gaikako bilketa egiteko 58 puntu jarriko dituzte eta paper-kartoi edukiontziek, ontzi arinen edukiontziek eta beira edukiontziek ez dute txipik izango. Merkatarien eta ostalarien kasuan, asteko 80 litro hondakin organiko edo paper-kartoi  sortzen dutenei atez ate bilduko zaizkie hondakinak eta gainontzekoek, etxeko hondakinak jasotzen diren puntuetara bota beharko dute zaborra. Zumairako diseinatutako sistema integral eta kontrolatuaren bidez hondakinen %80a gaika biltzera iristea da helburua. Aldaketa prozesua Zumaiako bilketa sistema ezartzeko ordea hainbat aldaketa egin beharko dira. Egun, Urola Kostako Udal Elkarteak egiten du gaikako bilketa eta errefuxa biltzeko ardura udalena da. Udal Elkarteak bilketa integrala egingo balu baliabiadeak optimizatzeko eta kostuak jaisteko aukera izango litzateke eta epe motzean hori lortzeko urratsak ematen ari da udal elkartea. Bilketa mankomunatua egin ahal izateko ordea Udal Elkarteak estatutuak aldatu beharko ditu. Udal Elkarteak martxoaren lehen asterako  estatutuen aldaketa egiten ez badu Zumaiako Udalak hondakinen bilketarako kudeaketa zerbitzua esleitzeko kontratazio izapideak abiaraziko ditu. Uztailaren 31erako udal elkarteak zabor bilketa integrala kudeatzeko tramite gutziak burututa ez baditu, berriz, Zumaiako Udalak kontratua esleituko du exekuzioarekin lehenbailelehen hasteko. EAJ kezkatuta Zumaiako EAJ "oso kezkatuta" dago Udala hondakinen gaiaren inguruan izaten ari den jarrerarekin. Montse Arana bozeramaileren esanetan, "dakigun gauza bakarra da hondakin organikoa eta errefusa jasotzeko ibiliko diren bi edukiontziek txipa izango dutela eta egungoak baino edukiera txikiagoa izango dutela. Funtzionamenduari eta kostu ekonomikoei dagokionean zehaztasunik gabe jarraitzen dugu". Udal Gobernuak txosten teknikoak eta txosten ekonomiko-finantzieroak ez dituela aurkeztu salatu du Zumaiako EAJk. "Iñaki Agirrezabalaga alkateak zalantza guztiak argitzeko obligazio du" eta Urteta itxi ondoren Zumaiako hondakinak Lapatxeko zabortegira garraiatzeak udalaren kontuetan duen ondorio ekonomia azaltzeo ere eskatu dute. Bestalde, EAJk aurreratu du  mozioa aurkeztuko duela Zestoan Osinbeltzeko harrobian Gipuzkoako Foru Aldundiak egin nahi duen "hondakin geldoen biltegia deitu, baina zabortegia izango denaren" aurka. Izan ere, Aranak adierazi du adituen txostenek arabera, "harrobian lurperatutako diren tratatutako hondakinek gasak, kiratsak eta lixibiatuak sortuko dituztela eta horiek Urola ibaia kutsatzeko arrisku larri dagoela, zuzenean zumaiarrei eraginez".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide