[caption id="attachment_121574" align="aligncenter" width="300"]

Bigarren Eskuko Azoka Alondegian. (Egilea: Onintza Lete Arrieta)[/caption]
Zumaiako Eskuz Eskuko Azoka egingo dute urtarrilaren 17an eta 18an Alondegiko Oxford aretoan eta Algorri Interpretazio Zentroa dagoeneko hasi da azokan salduko duten materia biltzen. Herritarrek etxean erabiltzen ez duten materiala badute Algorri Interpretazio Zentrora eraman dezakete eta azokan saltzen bada irabaziaren %100 jasoko dute. Ikus entzunezko materiala, liburuak, diskoak, filmak, osagaiak eta elekrogailu txikiak salduko dituzte. Tamainu handiko materiala, berriz, argazki bidez aurkeztuko dute azokan bertan jarriko duten panel batean.
Herritarrek materiala Algorri Interpretazio Zentrora eraman beharko dute gaur, bihar, etzi, igandean eta hilaren 15ean eta 16an. Ostegun eta ostiraletan 10:00etatik eta 13:30era eta 16:00etatik 18:30era; larunbatean 10:00etatik eta 13:30era eta 16:00etatik 19:30era eta igandean 10:00etatik 13:00etara izango da irekita. Ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek 943-143100 telefono zenbakira hots egin edo
info@algorri.eu helbidera idatzi dezakete. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dituztela telefono mugikorrak eta arropa salduko.