Gaur goizean Zumaiatik jendez beteta autobus bat joan da Madrilera auzipetutako gazteei babesa ematera; Euskal Herriko beste hainbat herritatik ere joan da jendea, denera 200 bat lagun. Gazteen kontrako epaiketa gaur bukatzekoa zen defentsaren ondorioekin eta auzipetuen azken hitzarekin, baina azken orduan, aldatu egin dute egutegia: gaur bukatu beharrean ostiralean bukatuko dute epaiketa, baina bihar ez da izango saiorik. Atzo, hamaseiren kontrako zigor eskaerak berretsi zituen fiskalak, eta
hamabiren kontrakoak erretiratu. Azken hauen artean dago
Beñat Lizeaga zumaiarra.
Berria.eus-eko Hodei Iruretagoiena zuzenean jarraitzen ari da epaiketa.