Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Ernai taldeak hainbat ekitaldi antolatu du datozen eguneratarako Denak ala Inor Ez dinamikaren barruan: 11 Konpromiso, Askatasunerantz! egitasmoa, hain zuzen. Gazteak presoen eta iheslarien alde konpromisoak hartzera animatu nahi dituzte horrela.
«Gazteok ere konponbidearen eraikuntzan pausoak ematea beharrezkoa ikusten dugu eta, bide horretan, presoak eta ihesalriak gatazka konpontzeko ezinbestekotzat ikusten ditugu», azaldu dute.
Datozen egunetan gazteei konpromisoak hartzeko aukera emate aldera egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, mendi-martxa eta baraualdia izango dira, besteak beste.
EGITARAUA- Abenduak 20, larunbata. 09:29ean tren geltokian hasita Deba-Zumaia mendi irteera egingo dute.
- Abenduak 23 eta 24, asteartea eta asteazkena. 12:00etan hasita, 24 orduko baraualdia egingo dute.
- Abenduak 26, ostirala. 20:00etan hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren, gazte argazkia aterako dute.
- Abenduak 30, asteartea: Goizean, espetxe martxa eta 20:00etan, Burdin hariak eta plastikozko goilarak (eta maitasun lubrikatua) kartzelari buruzko gogoeta musikatua.
- Abenduak 31, asteazkena. Urte amaierako manifestazioa egingo dute.