Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, Guascorreko eraikin zaharra botatzeko eskatu dio udalak Eusko Jaurlaritzari. Santiagoko auzoan kokatuta dago eraikin zaharra, eta udalak azaldu du hiru aldiz eskatu diola botatzeko, baina oraindik ez duela erantzunik jaso.
Guascorrek Oikian du enpresa, baina Zumaiako eraikinean bulegoak eta familiako kideen etxebizitza batzuk zeuden. 90eko hamarkadan etxea Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasatu zen. Hasieran hotel bat egiteko asmoa zegoen, baina ideia edo proiektu hori ez zen aurrera atera, eta utzita dago. Udalak esan du etxea ez dagoela baldintza onetan eta arrazoi estetikoak ere argudiatu ditu eskaera egiterakoan Zumaiako Udalak .