Sasoian.info. 40 minutu eta 7 segundo behar izan zuten korrikalari zumaiarrak eta haren txakurrak 8 kilometroko ibilbidea osatzeko. Irteera eman bezain laster jarri ziren lasterketaren buruan eta nagusitasun horrekin irabazi zuen proba; bigarren sailkatutako Iban Vicente ibarrarrari eta Bei txakurrari minutu bateko aldea aterata.
Beteranoen mailan, Jose Mari Altuna oriotarra bigarrena izan zen, Flynn txakurraren laguntzarekin, eta beterano master mailan, Joxe Luix Albizuri azpeitiarrak sailkapen bera lortu zuen, Lan txakurra bidaide zuela. Emakumezkoetan, Ane Eizagirre eta Haitz txakurra laugarren helmugaratu ziren.
Guztira, 53 txakurrek eta haien jabeek hartu zuten parte Orioko Txakurkrosean. Orioko Txakurkroseko argazkiaka Sasoian.info webgunean ikusgai.