Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Argazki jendetsua atera dute gaur eguerdian Zumaian adin, jatorri eta arlo askotako herritarrek. Euskararen Egunaren atarian, aldarri alaia egin dute herria euskararen alde eta euskaraz dabilela ikusarazteko.
Kalejira egin dute trikitilarien atzetik dozenaka lagunek, argazkia atera Zumaian euskaraz bizi lelopean, eta salda beroa eta txorizo mokadua hartu dituzte ondoren Beheko Plazan.
Argazkiak: Onintza Lete/Hitza