Gaur eta bihar, Gipuzkoako Janari Bankuaren bilketa Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 28a

Gipuzkoako Janari Bankuak kanpaina bat jarri du abian janaria biltzeko. Bilketa hau gaur eta bihar egingo da. Zumaian Alai poligonoko Eroskin egingo dutela jakinarazi dute, 09:00etatik 21:00etara bitartean. Janari Bankutik zumaiar guztiak animatu dituzte beren eskuzabaltasunarekin laguntzera oinarrizko behar hau dutenei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide