Gaurtik igandera, Zumaiako XIII. Klarinete Maratoia

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko azaroaren 26a

Zumaian goi mailako musikariak eta kalitatezko klarinete irakaskuntza uztartuko dira egunotan. Izan ere,  bakarkako eta taldekako eskolak emango ditu Carlos Casado goi mailako klarinete jotzaileak. Casado irakasle eta klarinete jotzaile entzutetsua da nazioartean. Besteak beste, bigarren saria lortu zuen International Clarinet Association-ek antolatutako Orchestal Audition Competition lehiaketan, eta nazioarteko hainbat orkestratako kide izan da. Gainera, A Coruñako Conservatorio Estatal Superior de Musicako katedraduna da, eta ikastaroak ematen ditu eta topaketetan parte hartzen du hainbat erakundek gonbidatuta. Denera 32 ordu eskola emango ditu Casadok Zumaian, 45 saiotan banatuta. Bi taldetan banatuko ditu ikasleak; musika titulu ofiziala dutenak batetik, eta irakaskuntza ez ofiziala egin dutenak edo egiten ari direnak, bestetik. Klarinete Maratoian instrumentu horren eskolak emateaz gain, formatu txikiko eta ertainekontzertuak, teknologia berrien erabilpena musikan eta musika materialaren erakusketa ere egingo dituzte, besteak beste. Oro har, klarinete jotzaileen bilgunea izatea nahi dute, beren arteko harremana sendotu eta musika-tresna horretan trebatzeko. EGITARAUA AZAROAK 26
  • Goizean zehar, bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 10:00etan, Clarinet Clinic saioa helduentzat.
  • 15:30etik 18:30era, bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15ean, Clarinet Clinic Doinu saioa gaztetxoentzat.
  • 19:00etan, ikasleen emanaldia.
AZAROAK 27
  • Goizean zehar, bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 10:00etan, Clarinet Clinic saioa helduentzat.
  • 15:30etik 18:30era, bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15ean, Clarinet Clinic Doinu saioa gaztetxoentzat.
  • 20:30ean pintxo pote musikala.
  AZAROAK 28
  • Goizean zehar bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 16:30ean Clarinet Clinic Teknologien Erabilpena Musikan saioa helduentzat Jose Mari Bello doktorearekin.
  • 18:00etan Clarinet Clinic Teknologien Erabilpena Musikan saioa gaztetxoentzat Jose Mari Bello doktorearekin.
  • 19:00etan Klarinete Laukoteen Lehiaketa kontzertua.
  AZAROAK 29
  • 09:15ean Klarinete eskolak eta musika-tresna eta osagarrien erakusketa.
  • 11:00etatik 14:30era, Luthier musika-tresnen konponketak.
  • Arratsalde hasieran, bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 16:00etan, Klabira, Music & English saioa haurrentzat.
  • 20:00etan, Brahams-Weber Quintets in Concert kotzertu berezia.
  AZAROAK 30
  • Goizean zehar, bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 11:00etan, ikasleen entsegu orokorra.
  • 12:00etan, Klarinete Maratoiko ikasleen eta Zumaiako Musika Bandaren kontzertua jardunaldiari amaiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide