Irudietan, kostaldeko ibilaldia

Onintza Lete Arrieta 2014ko urriaren 12a

http://youtu.be/Jzkvu3JjG1E Kostalde Baleada ibilaldia egin dute igande goiz eta eguerdi partean 500 lagun inguruk. Zumaian hasi, eta oinez herriz herri kostaldea zeharkatu dute, Orio arte, berriz Zarautzera joateko. Han festa alaia egin dute. Zarauzko beteranoen arraun taldeak–Badok Hamairu– antolatuta, Iparraldetik etorri dira lagun gehienak, 400 inguru. Aurreko urteetan han antolatu izan du egitasmoa Angeluko Ibaialde arraun elkarteak. Giro onean egin dute bidea, eta eguraldiak lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide