“Aniztasunean aberatsak gara oso; elkarbanatzeko tresnak sortu behar ditugu”

Baleike 2014ko urriaren 3a

Jatorri aniztasunaren aurrean Zumaian nagusi diren iritziak eta diskurtsoak aztertu ditu Aztikerrek Udalarentzat.

Jatorri aniztasunaren aurrean Zumaian nagusi diren iritziak eta diskurtsoak aztertu ditu Aztikerrek Udalarentzat. Datorren astetik aurrera bilerak egingo dira herriko elkarteekin, gaiari buruz hausnarketa egin eta aurrera begirako urratsak adosteko. Joan den urtean Aztikerrek egindako lehen azterketarekin jakin zen, besteak beste, Zumaian 53 herrialdetatik etorritako biztanleak daudela, zumaiarren ia erdia herritik kanpo jaio direla. Zenbaki hutsetan gelditu gabe, pauso bat harago egin nahi izan du Udalak bigarren azterketarekin, eta jatorri aniztasunaren inguruan herrian egon daitezkeen diskurtsoak aztertu ditu Aztikerrek. Horretarako, jatorri anitzeko bederatzi lagun elkarrizketatu ziren 2014aren hasieran, eta orain ondorioak aurkeztu dituzte. Hala ere, Maitane Agirre Aniztasun zinegotziak azaldu bezala, “ikerketa hauekin aurrelan bat besterik ez dugu egin. Orain dator benetako lana, herritarrekin, arlo ezberdinetan aniztasuna lantzea”. Bide horretan, norbanako eta eragileen arteko gaiaren hausnarketa bultzatzeko partaidetza prozesua abian jarriko da datorren astean. Aztikerrek bigarren azterketarako egindako elkarrizketetan hainbat gai landu dira. Esate baterako, zumaiarren artean zer diskurtso nagusitzen da herrira iritsi berrien inguruan? Hiru dira ikerketan jaso diren jarrerak eta diskurtsoak, baina nabarmenena indiferentzia da. Horrela laburtu du Aztikerreko Markel Ormazabalek: “Pobrezia egoera batean eta motibazio ekonomikoak bultzatuta Euskal Herrira etorri den pertsona gisa ikusten da etorri berria. Batez ere, egiten dituzten lan motak aportatzen dutela nabarmentzen da, [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide