Zumaiako Guascor lantegiko langileei inork ez die ofizialki jakinarazi, baina itxura guztien arabera, Siemens izango da Guascor enpresaren jabe berria.
Gaur egun Dresser-Rand konpainiarena da Zumaiako lantegia, baina Siemens-ek Dresser-Rand konpainia estatubatuarra erosi nahi du 5.800 milioi euroren truke. Dirudienez, akordioa badago, eta beraz, konpainia alemaniarraren menpe geldituko da Guascor. 2015ean aldatuko litzateke eskuz lantegia.
Zumaiako motorgintza sektoreko ikurretako bat izan da Guascor. Gaur egun Euskal Herrian bi lantoki dauzka, bat Oikian eta bestea Arabako Parke Teknologikoan.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide