Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean, irailaren 15ean, hasiko da entrenatzen mutilen bigarren trainerua, eta probatzeko gonbitea luzatu du klubak. “Bigarren trainerua funtsezkoa da guretzat”, azaldu du arraun elkarteko prestatzaile Rafa Gonzalez de Txabarrik.
Astelehenean, irailaren 15ean, hasiko da entrenatzen mutilen bigarren trainerua, eta probatzeko gonbitea luzatu du klubak. “Bigarren trainerua funtsezkoa da guretzat”, azaldu du arraun elkarteko prestatzaile Rafa Gonzalez de Txabarrik.Patxi Francesekin batera etorri zen klubera Rafa Gonzalez de Txabarri (Orio, 1966), arraunlarien lana planifikatu eta klubaren kirol egitura sendotzeko aginduarekin. Eskarmentu handia du zeregin horietan. Orion 22 urte egin zituen, 1990etik 2011ra, eta ondoren Zierbenan, Francesekin. Zumaiako arraun elkartean du orain erronka. “Klubarentzat funtsezkoa da bigarren trainerua. Beste talde batzuk badute dirua falta zaiena kanpotik lortzeko. Zumaiak ez. Gainera, uste dugu herriko eta eskualdeko gazteekin osatu behar direla traineruak. Horretarako ezinbestekoa da gazteekin lan egitea, bigarren trainerua osatzea”. Eta ez dago denbora galtzeko prest. “Astelehenean hasiko gara gazteekin lanean. Duela bi aste amaitu zuten denboraldia, baina lan asko daukagu egiteko, asko dute ikasteko, eta zenbat eta lehenago hasi hobe. Gainera, orain momentu ona da arraunean probatu nahi dutenei aukera emateko, beti izaten delako lekua traineruan”. Batik bat, gazteei zuzendutako deialdia egin du klubak, baina arraunean egin nahi duen orok dauzka ateak zabalik. “Astelehenean hasiko gara, 19:00etan. Gazteren bat, mutil edo neska, zalantzan badago sekula arraunean egin ez duelako, ez dago arazorik. Gaur egun puntako arraunlaria den bat baino gehiago 20 urterekin [...]