Euskal Jai Egun dotorea ari dira ospatzen Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 8a

Haurrak gustura, animaliei begira (Argazkilaria: Ander Intxaurrondo) Urtero bezala, abuztua iritsi eta baserritarrez jantzi dira zumaiarrak. Euskal Jai Eguna dute gaur, eta zorionez, eguzkitsu esnatu da eguna. Giro ederrean ari dira gaurko antolatuta dauden ekitaldiez gozatzen. Gauera arte, izango dute zer ikusia kalera ateratzen direnek. Egitaraua: - 10:00. Baserriko produktuen azoka eta Hala Dzipo txalapartarien saioa. - 10:30. Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina soinuak. Trikitxas bikotearen saioa. - 11:00. Inpernupeko joareak. - 11:30. salda, Upela plazaren parean. - 12:00. Balkoitik balkoirako bertso saioa Igor Elortza eta Julio Soto bertsolariekin, Sanjuaniturri parean. - 14:30. Herri bazkaria (txartelak Turismo Bulegoan daude salgai). - Bazkalostean, Euskal kantak Joxe Mendizabalekin. - 18:00. Izer eta Alabierrekin erromeria. - 18:30. Beti Jai fanfarrearen kalejira. - 19:00. Sagardo dastaketa. - 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria, Kofradian. Baserritar jantziak atera dituzte askok kalera gaur (A.I.) Giro ederra egon da Alde Zaharrean, Sanjuaniturrin (A.I.)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide