Sasoian.info. Gipuzkoako Txapelketa bereganatu zuen arren, Euskadikoan Bermeok agindu zuen. Horrez gain, oriotarrak hirugarren postuan helmugaratu ziren, 16 segundora, Hondarribiaren atzetik. Lehen luzean parez pare joan ziren ontziak, baina lehen ziagokatik aldeak nabarmentzen joan ziren. Bigarren luzerako Kaiku eta Orio atzean geratu ziren, eta oriotarrek hirugarren postuari eutsi zioten azken ziabogan, bizkaitarrak atzean utziz.
Emakumezkoetan San Juan nagusitu zen, baina Hibaika eta Zumaia aurkari zuzen izan zituen azkenera arte. Zumaiarrak, ordea, atzean geratu ziren azken txanpan, eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Getaria-Zarautz laugarrena izan zen, pasaitarrengandik 47 segundora.