Sasoian.info. Euskotren Ligari hasiera eman zitzaion asteburuan. Emakumezkoen zazpi traineru aritu ziren, ligarako sailkatzeko lehian. Zumaiak bermatu zuen tokia iazko txapelduna delako, eta gainerako guztientzat hiru leku egon zen jokoan. Azkenean, Hibaika, San Juan eta Samertolameu traineruek lortu dute txartela. Orio eta Getaria-Zarautz ligatik kanpo geratu dira, Santoñarekin eta Cabo da Cruzekin batera. Zumaia hirugarrena izan da lehen bi probetan. Larunbatean Hibaika izan zen nagusi eta igandean San Juan; aipatu biak buru dira liga, 7 punturekin. Zumaia hirugarrena da, lau punturekin.