Greba mugagabean dauden Errota okindegietako langile taldea manifestazioan atera ziren larunbat eguerdian. Erribera kaletik atera eta Juan Belmonte kalean dagoen okindegitik -Errotaren nagusiak Zumaian zabalik mantentzen duen bakarra, Alaiko eta Basadikoak itxi ondoren- pasa ondoren, Alai inguruan amaitu zuten martxa.