Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fracking-a debekatuko duen lege bat sustatzeko, herri ekimen legegilea abiatzeko sinadurak biltzen ari dira haustura hidraulikoaren kontrako hainbat plataformak bat eginda. Urola Kostako hainbat herritan eta tokitan ere sinadura emateko aukera jarri dute, udalek nahiz bestelako eragile batzuk bultzatuta. Guztira 30.000 sinadura bildu behar dituzte, herri partaidetzaren bitartez Eusko Legebiltzarreko alderdiek gaiaz eztabaidatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan debeku lege hori ezartzeko.
Non eman sinadura?
Fracking ez lelo hartuta, gasa lortzeko haustura hidraulikoaren kontra egiteko sinadurak biltzen ari dira. Urola Kosta eskualdean honako tokietan eman daiteke:
- Azpeitia:
- ELA sindikatuaren bulegoan. Arana Goikoa 1 kalean.
- Azpeitiko Gaztetxean. Gaur, bihar eta asteburuan izango den Garagardo Azokan sinadura emateko aukera jarriko dute.
- Orkatz tabernan.
- Zarautz: ELA sindikatuaren bulegoan, Bizkaia kalea 8. zenbakian.
- Zestoa: udaletxean.
- Zumaia: Sinadura bilketa uztailera bitartean egingo dute.
- Udaletxeko harrera bulegoan.
- Alondegiko harrera bulegoan.
Hitzaldia Zumaian
Haustura hidraulikoaren kalteez herritarrak ohartarazteko hitzaldi bat antolatu dute Zumaian ekainaren 20rako. Fracking-ik Ez Araba mugimendukoak ariko dira hizlari. Oraindik ordua eta tokia ez dituzte zehaztu.