Zumaiako trainerua (Hitza)
KAE1 ligako aurreneko estropada Zumaian jokatuko dute aurten. Ekainaren 22an izango da, 12:00etatik aurrera. Gizonezkoen traineru denboraldia orduan hasiko da, Euskotren Liga eta San Miguel Liga geroago hasiko baitira.
Euskal Telebistako lehenengo katean zuzenean emango dute.
Egun berean, goizeko 11:00etan, beteranoen estropada ere izango da herrian.
KAE1en eskualdekoak
Zumaia, Orio B eta Getaria lehiatuko dira KAE1 ligan. Zarautzek maila galdu zuen iaz, eta KAE2n ariko dira aurten.