Habi kutxak jarri dituzte Zumaiako artadian

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 5a

Habi kutxak jartzen artadian (Algorri Interpretazio Zentroa). Martxoaren 1ean habi kutxak egiteko tailerra egin ondoren, Algorri Interpretazio Zentroak kabiak kokatzeko irteera egin du gaur goizean artadian. Goizeko 11:00etan 60 bat lagun elkartu dira Guascor-eko eraikinaren inguruan, eta hortik artadian gora egin dute. Bidean zehar haurrak kabiak kokatzeko egokiak ikusten zituzten txokoak aukeratzen joan dira, eta eskailera baten laguntzarekin haiek egindako kabi kutxak kokatu dituzte. Esperientzia ederra bizitzeko aukera izan dute da, gehiengoarentzat orain arte ezezagunak ziren txokoak deskubritu batitutzte. Guztira, kaskabeltzarentzat eta amilotxarentzako 16 bat habi kutxa jarri dituzte, eta saguzarrentzako, berriz, beste bi kabi kutxa berezi. Gerora begira kabi kutxen jarraipena egitea aurreikusten du Algorri Interpretazio Zentroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide