http://youtu.be/9JmAyAfuMqM
Dardara ZMK Zumaiako Musika Kolektiboak bigarren urteurrena ospatu du musika jaialdi batekin. Larunbatean 19:00etan hasi zuten jaia, Odolkiak Ordainetan taldearen emanaldiarekin. Nikol tabernan eman zuten kontzertua, eta giro ederra sortu zuten.
Ondoren kalez kale ibili ziren, Dartagnan y Los Tres Moqueteros taldeak girotuta. Kalejiran Torreberri gaztetxera joan ziren, eta han 21:00etan bideo emanaldi bat eskaintzekoak ziren, mokadu bat hartuz. 22:00etan Brote,
Voltaia, Zain eta Gheto Fyah Sound System taldeek jo behar zuten zuzenean.