Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat herritarrek giza kate bat egin zuten larunbat iluntzean Zumaiako kaleetan zehar. Zumaiako Berdintasun Foroak antolatu zuen giza katea, eta Espainiako Gobernuak onartu nahi duen abortuaren legearen aurkako protesta egin zuten.
Mobilizatzera deitu zituzten herritarrak. Esaterako, apirilaren 15ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalean parte hartzera animatu zituzten. Autobusa antolatuko dute Zumaiatik, eta doan izango dela azpimarratu zuten. Autobuserako izena eman behar da 943-861056 telefono zenbakira deituta, edo berdintasuna@zumaiakoudala.net helbidera idatzita.
Ibilbidean zehar herritarrak giza katera gehituz joan ziren, eta protestan adin guztietako gizon-emakumeek hartu zuten parte.
http://youtu.be/10GnZnnoluc