Zarautz eta Zumaia arteko kostako errepidea itxi egingo dute bihar arratsaldean

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

N 634 errepidea itxi egingo dute bihar 18:00etatik 00:00ak arte. 8 metroko olatuak iragarri dituzte, eta horregatik hartu dute erabakia arduradunek. Autobidea edo Meaga bidea erabili beharko dira kostako errepidearen ordez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide