Atzo Zumaiako udalbatzarra. (Egilea: Ainara Lozano)
Zumaiako Udalbatzak 2014ko udal aurrekontua onartu zuen atzo Bildu eta Aralar udal taldeen baiezko botoekin; kontra bozkatu zuten EAJk eta PSE-EEk. Beraz, 2014an udalaren aurrekontu bateratua 15.712.495 eurotakoa izango. Horren barruan daude udalaz gain bere entitate autonomo eta patronatuen aurrekontuak.
Ogasun batzordeburu Arritxu Gonzalezek udalbatzarrean azaldu zuenez, 2014ko aurrekontua osatzerakoan Udal Gobernuak hainbat irizpide zehatz hartu ditu kontuan. Alde batetik, azken urteetan egin bezala, "gastu arrunta murrizten eta zerbitzuak mantentzen" saiatu dira. Bestetik, herritarren eta eragileen beharrak eta inbertsioak lehenetsi dituzte, "zumaiarren ongizatea bermatzea delako Udal Gobernuaren helburua". Gainera, enplegu publikoa indartu nahi izan dute, azpikontratazioaren ordez. Horretaz gain, udalbatzarrean azaldu zuten Espainiako Gobernuak langileen soldata izoztera behartu dituela.
Transeferentzia arrunten atala
Iazko aurrekontuarekin alderatuta %4,34 jaitsi dute atal horretako aurrekontua. Hurrengoak dira
transferentziarik nagusienak:
-Musika patronatuari 174.950 euro. Horretaz gain Musika patronatuak musika tresnak erosteko inbertsioa egin behar du, eta udalak 4.000 euro gehiago emango dizkio horretarako.
-Kirol patronatuari 350.118 euro.
-San Juan egoitzari 186.500 euro.
-Urola Kostako Udal Elkarteari 803.646 euro.
-Euskarari 92.936 euro.
-Gizarte Larrialdietarako 65.000 euro.
-Merkataritza eta turismorako 65.000 euro.
-Kultura eta jai egunetarako 66.700 euro.
-Nazioarteko lankidetzarako 85.013 euro.
Inbertsioak
Inbertsioei dagokionez iazko aurrekontuarekin alderatuz %38ko da. Hurrengoak dira
inbertsio nagusiak:
-Beheko Plaza berritzeko 410.000 euro.
-Sabaia erabilera publikoa duten garajeak 110.000 euro.
-Narrondo auzoko zerbitzu desberdinak 105.000 euro.
-Frontoiko hiritartzen proiektua idaztea 75.000 euro.
-Frontoiko hiritartzearen lehen fasea exekutatzeko 150.000 euro.
-San Jose proiektua 75.000 euro.
-Oikiako eskola berria 70.000 euro.
-Herri baratzak 60.000 euro.
-Frontoiko lanen zuzendaritza 42.000 euro.
-Arau ordezkatzailea berritzen hasteko 50.000 euro.
-Ur hornidura eta saneamendua 105.000 euro.
-Urola Itsasadarreko Plan Berezia egiteko 50.000 euro.
-Bide publikoetan hobekuntza lanak egiteko 100.000 euro.