Aristi, senide eta lagunak besarkatzen (Argazkia: Imanol Azkue)
Patxi Aristi preso zumaiarra aske utzi dute, 22 urte espetxean egin ondoren. 09:00ak aldera atera da Topasko kartzelatik (Salamanca, Espainia), eta kanpoan familiako kideak zituen zain herrira itzultzeko. 1991ko abenduaren 11n atxilotu zuten Aristi Frantziako Angers herrian, ETAko kide izatea leporatuta. Frantziako eta Espainiako espetxetan bi hamarkada pasatxo eginondoren, gaurko jarri zioten kalera irteteko eguna. 15:30ak aldean iritsi da herrira.
Hona hemen duela bi urte Baleike aldizkariak egin zion elkarrizketa.