(Argazkia: Zumaiako Udala)
Abenduaren 3a da Euskararen Eguna. Datorren asteartean hainbat ekitaldi eginez ospatuko dute eguna eskualdean, baina gaurtik hasiko dira hainbat herritan. Getarian, Zarautzen eta Zumaian, esaterako.
Egitaraua
GETARIA
Azaroaren 29a, ostirala.
- 21:00etatik aurrera bertso afaria egingo dute gaztetxean, Artzape Euskara Elkarteak antolatuta.
Abenduaren 1a, igandea.
- 12:30ean Gazte Alaiak Getariako Txisturalari Taldeak kotzertua emango du Getariako parrokian.
- 19:00etan Hil arte bizi antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak konpainiak, Iturzaeta Eskolako aretoan. Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek adiskidetasunaren mugen inguruko hausnarketa egingo dute.
Abenduaren 3a, Euskararen Eguna.
- Getariako Mintzalagun taldea ipuinak kontatuko dizkiete 3 eta 5 urte bitarteko haurrei Iturzaeta Eskolan.
- 18:30ean, Artzape Euskara Elkarteko kideek Losintxa Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
- Jarraian, pintxo poteoa egingo dute herrian zehar, Elkano Abesbatzak lagunduta.
ORIO
Abenduaren 3a, asteartea.
- Iluntzean, Euskaraz Gazte Lehiaketako sariak banatuko dituzte, udalbatzar aretoan.
ZARAUTZ
Azaroaren 29a, ostirala.
- 12:00etan, udaletxean Euskaltzaindiaren Ageriko Bilkura egingo dute.
- 22:00etan,
Baserritik Azken Portura bertso emanaldia.
ZUMAIA
Azaroaren 29a, ostirala.
- 22:00etan, Hamlet euskarazko antzezlana, Aita Mari Aretoan. Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu papin laborategia taldeek eskainiko dute ekitaldia.
Azaroaren 30a, larunbata.
- 18:00etan, euskararen aldeko kalejira izango da joaldunekin eta trikitilariekin. Victoriano Arraten hasiko da, eta Beheko Plazaraino iritsiko da.
- Kalejira bukatutakoan ekitaldia egingo dute herriko taldeek. Besteak beste bertsoak, dantza eta kantua eskainiko dituzte. Amaitzean, pintxoak banatuko dituzte.
- 22:30etik aurrera, erromeria izango da Torreberri gaztetxean.
Abenduaren 1a, igandea.
- 16:30ean, euskarazko zinema eskainiko dute haurrentzat.
Zarafa filma emango dute Aita Mari aretoan.
Abenduaren 2a, astelehena.
- 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan
Euskararen jatorria etorkizunerantz abiatzen gaituen iragana hitzaldia emango dute Jabier Goitiak eta Patxi Aleñak.
Abenduaren 3a, asteartea, Euskararen Eguna.
- 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia XXVI. Ipuin Lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta egitasmo berean literatura eta musika uztartuko dituzte. Yolanda Arrietak literatura errezitaldia emango duJuantxo Zeberio pianistarekin.
Abenduaren 4a, asteazkena.
- 18:00etan,
Hizkuntza ekologia-ren inguruko tailerra emango dute Alondegiko ganbaran.