Aurten ez dute Aste Mikologikoa antolatuko Zumaian

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko azaroaren 13a

Antolaketa eta egutegi arazoak izan dituzte antolatzaileek. Aurten ez da honelako irudirik ikusiko (Aitor Manterola/Hitza) Antolaketa eta egutegi arazoak direla eta, Zumaiako Natur Asteko kideek «zailtasun handiak» izan dituzte Mikologia Jardunaldiak antolatzeko. Ondorioz, aurtengo udazkenean «hainbeste urtetan egin izan diren» jardunaldiak ez egitea erabaki dute. Hori dela eta, barkamena eskatu diete perretxikuzaleei natur taldetik: «Asko sentitzen dugu horrelako ekintza bat bertan behera utzi behar izatea, baina ezin izan dugu bestelako erabakirik hartu». Hurrengo urtera begira herritarrek jardunaldiak antolatzeko interesa balute eurekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide