Jesus Alkorta oikiarra hil da

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko azaroaren 11

HILBERRIA. Oikiarrentzat auzolagun garrantzitsua hil zen larunbatean gaixotasun baten ondorioz. Gaztetatik herrigintzan murgilduta ibili zen Jesus Alkorta Oliden eta Oikia auzoaren eta oikiarren alde lan asko egin zuen. Izan ere, urte askotan aritu zen Oikiako gaiak Zumaiako Udalera gerturatu, eta auzoko arazoak eta beharren alde lanean. Horretaz gain, Alkorta 1991ko azarotik 1999ko uztaila bitartean EAren udal taldeko zinegotzia ere izan zen Zumaiako Udalean independente modura. Zumaiako Udaletik Alkortak Oikiaren eta Zumaiaren alde egindako lan guztia eskertu dute. Familiari, berriz, doluminak adierazi nahi izan dizkiote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide