Berriro atzeratu dute Euskal Bodyboard Zirkuituko Zumaiako proba

Aritz Mutiozabal 2013ko azaroaren 7a

Alex Odriozola (Baleike.com).
Itsas-iragarpena aztertu ondoren, EHSFko txapelketa batzordeak Euskal Bodyboard Zirkuituaren azken eta hirugarren froga berriz ere atzeratzea erabaki du. Aurreko asteburuan zen jokatzeko baina, beste behin, atzeratu egin behar izan zuten itsasoaren baldintzak ez zirelako egokiak. Asteburu honetarako egin zuten deia, baina ezin iznago dute jokatu, eta ez dute datarik zehaztu. Zumaiako probaren faltan, Alex Odriozola sailkapeneko laugarren postuan dago 1.285 punturekin, Alexander Castañeda (2.000) –jokatutako biak irabazi ditu–, Julen de Diego (1.530) eta Gorka Arestiren (1.400) atzetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide