Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretarako, urrian parte hartze prozesua jarriko du abian erakundeak, eta zenbait bilera publiko egingo ditu zumaiarren eta proposamenak jasotze aldera. Udaletik jakinarazi dute prozesu horretan «etorkizun hurbilean» Beheko Plazaren proiektua zehaztuko dela,baina ez dela «berehalakoan» gauzatuko: «Adostuko proiektuaren aurrekontuaren eta udalaren baliabideen arabera, pausoak zehaztuko dira».
Bi bilera egingo dituzte, lehenbizikoa asteartean. Bertan egoitza duten elkarte eta eragileekin bilduko da udala, eta baita plazako merkatari eta ostalariekin ere. 15:15ean hasiko dute. Torreberriko aterpean elkartuko dira, eta ondoren Hogarreko bigarren solairuan egingo dute bilkura. Bigarren bilera, berriz, urriaren 3an izango da, 19:00etan. Leku berean elkartuko dira udal ordezkariak plazako bizilagunekin eta herritarrekin.
Urriaren 7tik 14ra haurrekin landuko du udalak gaia, ludotekan. Bilerara bertaratu ezin duten herritarrek ere egun horietan egin ahalko dituzte ekarpenak, kexak-iradokizunak@zumaiakoudala.net helbidera idatziz edota Hirigintza sailera joanda