Giro aparta izaten da Zumaiako Artadi auzoan San Miel jaietan (Onintza Lete/Hitza)
Egitaraua
Aia. Laurgain auzoa.
Irailak 27, ostirala.
- 21:00. Auzo afari herrikoia. Txorizoa, urdaiazpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta-menbriloa eta kafea eta kopa 25 eurotan. Izena-ematea Iturriozena tabernan.
- Afalostean erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
Irailak 28, larunbata.
- 16:30etik aurrera. Mus Txapelketa. Izena-ematea 16:0etan egin behar da 20 eurotan.
- 23:00. Erromeria Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilarie eskutik.
Irailak 29, San Miel Eguna.
- 10:00. San Miel meza Laurgainen.
- Jarraian hamaiketakoa.
- Ondoren, herri kirol erakustaldia egingo dute Agustin Landarbide eta konpainiarekin, harrijasotzaile eta aizkolariak.
Zarautz. Itxasmendi auzoa.
Irailak 27, ostirala.
- 18:50. Jaien hasiera traka eta suziriak jaurtiz.
- 18:30. Txokolatea nahi duen guztiarentzat.
- Ondoren. Kalejira auzoan, erraldoi, buruhandi, trikitilari eta Txantxago maskotarekin.
- 23:00. Rock jaialdia Leize eta AZ/DZ taldeekin.
Irailak 28, larunbata.
-11:00. Tiro lehiaketa, karabinaz. 14 urtetik gorako herritarrentzat.
- 12:00 .Toka txapelketa.
- Ondoren. Poteoa auzoko tabernetan, trikitilari eta buruhandiekin.
- 14:30. Herri Bazkaria karpan. Txartelak salgai Zuazo Tabernan eta Ogi Berrin.
-18:00. Falkoneria erakustaldia. Zapelatzak, arranoak eta beste zenbait hegaztikin.
- 20:00 -21:30. Rock dantzaldia, Lisker taldearen eskutik.
- 23:00. Su artifizialak, Indamendi pirotekniaren eskutik.
- 23:30etatik aurrera. Rock dantzaldia Lisker taldearen eskutik. Atsedenaldian, arrautza hautsiaren erronka.
Irailak 29, igandea.
-11:30-13:30. Haurrentzat jolas parkea.
- 13:00. Buruhandiak eta trikitilariak auzoko kaleetan zehar ibiliko dira.
- Ondoren, Patata Tortila Lehiaketa. Saria: bi lagunentzako bazkari edota afaria Kulixka jatetxean.
- 16:00- 19:00. Haurrentzat jolas parkea.
- 18:30. Eusko Label parrillada egingo dute.
- Ondoren, Ezustekoen Kutxa zabalduko dute.
- Komeni den orduan, jaiei agurra, traka eta suziriekin.
Zumaia. Artadi auzoa.
Irailak 27, ostirala.
- 21:00. Bertso afaria Jon Maia eta Aitor Mendiluzerekin. Txartelak turismo bulegoan egongo dira salgai, 25 euroan.
Irailak 28, larunbata.
-16:30. Zezenak eta pottokak.
- 18:00. Aizkora erakustaldiak. Aizkolariak: Joxe Felix Zubizarreta eta Ernesto Ezpeleta Bihurri.
- 18:30. XII. Txinga Lehiaketa eta 18 urtez azpikoen II. Txinga Lehiaketa
- Ondoren. Sagardo dastaketa eta erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.
Irailak 29, igandea.
-11:00. Meza.
- 12:00. Binakako pilota partida. Oraindik ez dituzte pilotariak zehaztu.
- 13:00. Txakolin dastaketa.
-Ondoren. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano.
-16:30. Zezenak eta pottokak.
- 18:00. Artadiko XV. Trikitilari Txapelketa. Parte-hartzaileak: Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien, Josune eta Alaitz Eskudero, Beñat Ganboa etaJulene Otegi eta Julen Alonso etaEneritz Aulestia.
- Ondoren. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
Datozen egunetan Aiako Laurgainen, Zarauzko Itxasmendin eta Zumaiako Artadin ospatuko dituzte sanmielak. Hiru auzoetan festa giroa izango da nagusi asteburu partean eta horietara hurbiltzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Zumaiako Artadi auzoa festan murgiltzeko prest dago. Itxaron ezin ez, eta ostiralean hasiko dira ospakizunekin, ordea. Hain zuzen, festei hasiera borobila ematearren bertso afaria antolatu dute biharko. Punta-puntako bi gonbidatu izango dira: Jon Maia herritarra eta Aitor Mendiluze andoaindarra. Bertara joan nahi dutenek Zumaiako Turismo Bulegoan erosi beharko dituzte txartelak aldez aurretik, bakoitza 25 euroren truke.
Aiako Laurgainen ere auzo afaria egingo dute ostiralean. 25 euroren truke bapo jan eta edateko aukera izateaz gain, erromeria giro aparta ere izan ohi da bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «80 lagun inguru biltzen gara urtero. Oraindik txartelak salgai daude Aian Iturriozena tabernan».
Zarauzko Itxasmendin urtero bezala ekimenez betetako jaiak antolatu dituzte. Haurrek toki berezia izango dute festan: buruhandi eta erraldoiak, txololatada, haurrentzat jolasak, traka eta suziriak eta giro aparta izango da.