Gazteen kezkak ezagutzeko, Esan egitasmoa sortu dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 25a

http://youtu.be/4Y4rz9aKcZU

http://youtu.be/4Y4rz9aKcZU Gazteak dira herri baten etorkizuna, baina askotan euren iritzia eta izan ditzazketen kezkak ez ditu kontutan hartzen gizarteak. Zumaian adin desberdinetako gazte talde bat bildu da eta Esan dinamika aurkeztu dute. «Zumaiako gazteen kezkak eta ideiak ezagutu nahi dituen harreman bira da» azaldu dute. Gazteak ahalik eta gazte gehienekin bilduko dira eta elkarrizketak egingo dituzte. Modu horretan lehenik eta behin gazten kezkak ezagutu nahi dituzte, «horrekin batera kezka horiekiko dugun jarrera aztertuko dugu eta azkenik Zumaiako gazteriaren eta gazte mugimenduaren inguruko hausnarketa bultzatuko dugu» azaldu dute antolatzaileek. Urtarrilean ondorioak Harreman bilera datorren astean abiatuko dituzte eta abendura bitartean egingo dituzte. Esan dinamikako antolatzaileen asmoa urtarrila hasierako ondorioak aurkeztea da eta ondoren, Zumaiako gazteekin ondorioak elkarbanatu eta bateratuko digugu» adierazi dute. Harreman bileren jarraipena kalean eta sare sozialetan presente izatea nahi dute antolatzaileek. Ekimenaren inguruko informazioa eta aurkezpen bideoa eskuragarri dira galernasarean.info webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide