Abenduaren 17an askatuko dute Patxi Aristi zumaiarra

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko irailaren 23a

Ekimena aurkezteko agerraldia egin zuen Herrira taldeak. Preso zumaiarra 22 urte espetxean egin ondoren askatuko dute. Itzulera «ahalik eta samurrena» izan dadin, hainbat ekimen antolatuko du Herrira taldeak.  «Zer egin kartzeletan eta erbestean metatutako sufrikarioarekin? Bere hartan onartzerik besterik ez al dago? Hala balitz, presoa izan denak ezingo luke inoiz bere herrira itzuli idatziko luke poeta erbesteratuak...Baina egungo gizartea aldatze bidean dago, eta gizaki justuagoak izatekotan, herrira bueltatzen diren presoak eta erbesteratuak gure ondoan behar ditugu», azaldu dute. Hala, Zatoz sortu dute. «Aurrerantzean, bide horretan gehiago izateko lan egingo dugu. Askotariko zumaiarrak batu nahi ditugu, askotariko ekimenetan», nabarmendu du Herrira-k. Abenduan Aristi askatuko dute, baina Aristiz gain, «izango dira gure ondora etorriko diren lagun eta senitarteko asko». «Dinamika honekin, Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak bete eta betetzen doazen heinean merezi duten babes eta elkartasun guztiaren bila gatoz», diote. Zentzu horretan, helburu horrekin bat egiten duten herritarrei parte hartzeko eskatu diete, «ahalik eta indar gehien batzeko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide