Koadrilek otordu zaporetsuak prestatuko dituzte olagarroarekin. (Ane Olaizola/Hitza)
Lau egun baino ez dira falta Zumaian Olagarro Eguna ospatzeko. Molusku da Zumaiako gastronomiaren adierazgarri nagusia, eta aurten ere festa antolatu dute horren omenez datorren larunbaterako. Gastronomia, kirola eta kultura uztartuko dituzte zumaiarrek jaian.
- 09:00etan. Diana joko dute txistulariek.
- Goiz partean. IX. Argazki Rallya izango da. Turismo bulegoan eman beharko dute izena parte-hartzaileek, 08:30etik 09:30era.
- Goiz partean. Olagarro-zopa banatuko da txosnetan.
- 09:30etik aurrera. Batel Eroak Elkarteko hainbat txalupa tradizional arranplara iritsiko da. Horiek ikusgari izango dira moilan 13:00etatik aurrera.
- 09:30etik 13:00etara. Koadrila eta elkarteen arteko lehiaketa gastronomikoa, Eusebio Gurrutxaga Plazan. Estropada eremuan jarriko duten txosnan brotxetak banatuko dira.
- 10:00etan. Olarro Eguneko VII. Bandera, Telmo Deun Arraun Elkarteak antolatuta. Itsas kiroldegian hasiko da estropada, eta Txomin Agirre kaian emango dute ziaboga.
- 10:30etik 14:30era. Elikagaien azoka jarriko dute Eusebio Gurrutxaga plazan, jaki eta edari dastaketarekin.
- 11:00etatik 13:00etara. Algorri Ezagutza Etxean 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
- 11:00etatik 13:30era. Haur eta gaztetxoentzat jolasak eta kukaina egingo dira arranpla inguruan, Itsas-Gain Elkarteak antolatuta.
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ate irekiak, kofradian.
- 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Akuarioak ikusgai, Oxford Aretoan.
- 11:15ean. Hamaiketakoa Pulpo Elkartean olagarro-harrapatzaileak izandakoentzat.
- 12:00etan. Beheko Plazan saioa eskainiko du herrian zehar.
- 14:30ean. Herri bazkaria izango da Eusebio Gurrutxaka plazan.
- 18:30etik aurrera. The Mckensy’s Clan Band taldea kalejiran ibiliko da.
- 22:00etatik aurrera. Erromeria izango da kofradian, Obaneuke taldearekin.
- Ordu berean. Skasti eta Kasik musika taldeen kontzertua izango da gaztetxean.