Poker txapelketa egingo dute ostiral honetan Zumaiako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 10a

Euskal presoen aldeko saioa izango da Gaztetxeko III. Poker Txapelketa. 22:00etan hasiko da, eta gaztetxean bertan jokatuko dute parte-hartzaileek. 10 euro ordaindu beharko dira jokatzeko, eta izena egunean bertan emango da. Irabazleak txapela eta afari bat eskuratuko du Trapaian. Finalistentzat, berriz, ardo botila bana egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide