Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak iralaren 11etik, asteazkenetik aurrera bingo saioak eskainiko dituela gogoratu du. Ildo horretatik, parte-hartzaileei zorte ona opatu diete elkartetik. Bestalde, irailaren 19an Zarautz eta Zumaia artean ibilbidea antolatu duela jakinarazi du. 09:00etan irtengo dira Santa Maria Real parrokiatik eta ibilbideak hiru ordu iraungo du. Askizun egingo dute hamaiketakoa eta bazkaria, berriz, Zumaiako erretiratuen egoitzan.
Interesa dutenek gaur, asteazkenean, ostegunean zein ostiralean eman ahalko dute izena ibilaldian parte hartu ahal izateko, 17:30etik 19:30era. Ordainketa une horretan egin beharko da.