Gaizka Agouesen omenezko triangularra jokatuko dute bihar, larunbata, Zestoan

Onintza Lete Arrieta 2013ko irailaren 6a

Futbolean ez ezik, skate-ean ere ibiltzen zen Gaizka Agoues. Zarauzko gaztetxeko skate parkea inauguratu zuteneko irudian ageri da (Argazkia: Gorka Rubio) Getariako, Azkoitiko eta Zumaiako futbol taldeek hartuko dute parte, eta Iraetako futbol zelaian jokatuko dituzte  partidak, 16:00etatik aurrera. Agoues zena omenduko dute kirol saioarekin. Zarauztar gaztea 2006an hil zen Zarauztik Orio gainerako errepidean izandako auto istripu baten ondorioz, lanera zihoanean. Orioko futbol taldeko kidea zen.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide