Zumaia Salegi da Euskadiko txapeldun berria

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 1a

Euskadiko txapeldunak, garaipenagatik pozik (Argazkia: Zumaiako Arraun Elkartea)

[Sasoian.info] Zumaia Salegi jatetxeak historia egiten segitzen du, eta atzo, Euskadiko txapelketa irabazi zuen aurreneko aldiz. Lekeition izan zen, eta aise menderatu zituen beste hiru traineruak: San Juan, Hibaika eta Orio. Zumaiarren denbora 11.02 izan zen. San Juanek 13 segundo gehiago behar izan zituen; Hibaikak 18 gehiago, eta Oriok 37.Zumaiako Arraun Elkarteak datorren igandean egingo die ongi-etorria neskei. Getarian dute estropada, 11:30ean, eta 13:00ak aldera hasiko da ongi-etorria. Arraun elkarteko egoitzatik abiatuta, Kofradiaraino joango dira trikitixa doinuekin. Han, atzoko bandera astinduko dute arraunlariek.

Gizonezkoetn, bien bitartean, aurtengo Gipuzkoako txapeldunak, Oriok, ezin izan zuen Euskadiko bandera bereganatu. Urruti geratu ziren lehiatik. Kaikuk irabazi zuen, eta oriotarrak bosgarren postuan sailkatu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide