Egitaraua:
- 11:00. Azokaren irekiera.
- 11:30. Talde folklorikoen aurkezpena.
- 12:00. Haur txokoaren irekiera.
- 11:30. Al Abi arabiar taldearen dantzaldia.
- 13:00. Bollywood dantzaldia.
- 13:30. Kirima Kergui dantza afrikarra.
- 14:00. Galiziako olagarro taberna.
- 17:30. Azokaren irekiera.
- 18:00. Marokoko oin-tornularien erakustaldiak.
- 18:30. Azkartasun jokorako mahaiak.
- 19:00. Al Ibi arabiar taldearen dantzaldia.
- 19:30. Belatzen hegaldi erakustaldia.
- 20:00. Arabiar dantzaldia.
- 21:00. Kirima Kergui dantza afrikarra.
- 22:00. Arabiar jatetxea eta te etxea.
*Larunbatean eta igandean ekitaldiak berak izango dira, eta ordu berean, bi izan ezik. Larunbatean Galiziako taberna jarriko dute 14:00etan, eta arabiar jatetxea i22:00etan; igandean, berriz, barraka valentziarra etaTurkiako kebap-ak, hurrenez hurren.
Bollywood dantzaldia da egitarauko ekitaldietako bat
Kulturen arteko azoka antolatu dute Zumaiako Udalak, Balconet enpresak eta Txoria Txori taldeek elkarlanean, astebururako. Larunbatean zein igandean askotariko jardunaldiak izango dira Amaiako Plazan. 11:00etatik hasi eta 22:00etara bitartean, azokaz gain, herrialde askotako dantza erakustaldiak, haurrentzat jolasak, barrakak eta belatzen hegaldi erakustaldi ikusgarriez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Jana eta edana ere ez da faltako. Larunbatean Galiziatik ekarritako olagarroa eta arabiako jaki tipikoak dastatu ahalko dira, eta igandean, berriz, Turkiako
kebap-ak.