Azpeitian iaz egin zuten Ekobira azoka (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Herritarren artean ingurumen gaien inguruko hausnarketa sustatzeko larunbatean Ekobira Azoka izango da Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plazan. Besteak beste, ideia elkarbanatzeko Lego Serious Play dinamika egingo dute.
Dinamika horretan parte hartzen duten herritarrek ingurumena babesteko jokaeren inguruko hausnarketa egingo dute modu ludiko batean, dinamikak elkarrizketarako bideak irekiko ditutuela azaldu dute antolatzaileek.